Our students and researchers had been analyzing and identifying different living creatures in our surroundings!! It was great fun!

Gure ikasle eta ikerlariak ikastolaren inguruan bizi diren animalia desberdinak aztertzen aritu dira!! Ikusi nola aritu diren!

 

DBHko ikaslean kirol mota desberdinak praktikatzen aritu dira azken asteetan. Beste askoren artean, Crossfiteko saio zoragarri bat frogatzeko aukera izan dute Luman. Spinning saioa ere primeran joan zen. Osasuna eta sasoi fisikoa lantzeko kirol paregabeak denak ere.

 

San Sebastian eguna ospatu genuen pasa den ostiralean. Danbor hotsez alaitu genituen inguruak!
Goizean, LH4ko ikasleak eguneko zentrora joan ziren. Txapelak prestatzen lagundu ondoren danborra jo eta elkarrekin abestu zuten.
 

HHko ikasleak kolore eta formekin esperimentatzen aritu gara. Ereduetatik abiatuta irudi desberdinak sortu ditigu batzuek, animaliak landareak, … Beste batzuk aldiz, sormena eta martxan jarri eta pertsonaia edo irudi berriak sortzera ere animatu gara.

Izar Parkeara joan ginen atzo HHko ikasleok. Erronka desberdinen aurrean gorputz atal guztiak jarri genituen martxan. Primeran pasatu genuen eta gosetu ere bai noski! Zubietako plazan indarrak berritu genietuen ogitarteko goxoekin.

Subscribe to Gure Kontuk ...