Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa.

25 urte daramazkigu ikastoletan, gau eta egun, liburuak lagun izaten hauetan dena kabitzen delako: ilusioa, irudimena, sormena. Heziketa, inspirazio eta balio garrantzitsuak lantzeko ezinbestekoak dira. Liburuak euskararen arnaslekuak dira.

"Zazpiak bat" lanak irabazi du Euskal Herriko Ikastolen III. Komiki Lehiaketa

Orotara, 35 lan aurkeztu dituzte Euskal Herriko Ikastolen III. Komiki Lehiaketara. 14 eta 16 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua, eta Euskal Herriko Historiaren pasarte bat gaitzat hartuta, hura komikira eraman behar dute parte-hartzaileek. Hirugarren ekitaldi honetarako aukeratutako gaia Euskara Batua izan da.

Iristear dugu Ikastola Eguna! Ikasle, guraso, aitona-amona, izeba-osaba, ikasle eta guraso ohi, bazkide edota langile; den-denak gonbidatuta zaudete. Apuntatu hitzordua agendan.

Subscribe to Albisteak