Kirolez eta giro bikainez beteriko astea izan genuen aurrekoa. Ikastolako txikienetatik hasi eta gazteenetara kirol jardunaldiez gozatzeko aukera izan genuen. Arratsaldero sortutako giroa bikaina izan zen. Asteburuko Herri kirol saioak borolbidu zuen astea.

 

Bi ikasturte eta gero LH5 eta LH6ko ikasleak Lurraskako baserri eskolara joan gara. Bertan tailer desberdinetan parte hartu dute: Baserria eta Basoa. Aisialdirako momentuak ere izan dituzte:gau-belak eta denbora libreko jolasak… Ze ondo pasatu zuten!

 

Gure ikastolan irakur zaletasuna bultzatzeko asmoz HH,LH eta DBHko ikasleekin ekintza desberdinak egiten ditugu; irakasleak ikasleei irakurri, irakurtzeko denboratxoak eskaini, herriko liburutegira bisitak egin…
Eta bukatzeko liburu eta ilustratzaile gustokoenaren bozketa egin dugu. Bozketa hau martxoaren 31ean egin genuen.

 

Euskal Herriko inauterietan antzinako tradizioari atxikitakoak (bereziki herri txikietan), nahiz hiri eta herrietan ospatzen diren inauteriak daude. Toki batetik bestera egun desberdinetan ospatzen dira: Zubieta eta Iturenen urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira; Tolosako inauteriak inauterien ohiko egunetan ospatzen dira, Ostegun Gizen egunetik  Astearte Inautea (edo Asteartita) egunera arte, hausterre-egunaren bezperan;

Subscribe to Gure Kontuk ...