Uda honetan lanean aritu zareten guraso, ikasle, langile eta lagun guztioi. Eskerrik asko bixotzez!
Gorputzari astindu ederra eman zioten LH1,LH2 eta LH3ko ikasleek Mendexa Abentura Parken. Egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten!
KiVa eguna! KiVa ikastola garelako.
Jolas kooperatiboekin eman genion hasiera ikasturte berriari.
Ekimaker proiektuari ekin diogu! Etapa desberdinetako ikasleak elkarlanean arituz, makina berritzaileak asmatzen hasi gara. 1. saioan, LH3 ikasleek berain proposamenak marraztu dituzte.
Guraso eta irakasleen lanari esker lurzorua eta argiztapen berria martxan!
Azken ukituak ematen.
Astelehen honetan hondartzan izan ginen sorospen eta salbamenduaren inguruko tailerrak egiten. Aurrez ikasitako teoria, praktikan jarri genuen Iñaki Iturriren gidaritzapean.
DBHko ikasleak Bertitzen eta Portuondo ibili dira. Eguraldia lagun, naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera izan dute.
Argi-iturriaren posizioa, itzalaren luzera eta eguneko momentuen arteko erlazioa aztertzera atera gara parkera.
Eguraldia ederra aprobetxatuz, naturaz gozatzeko aukera eduki dugu. Ibilaldi ederra egin dugu Galdonara!